miércoles, 17 de junio de 2015

LANDAREAK

GOROLDIOA


Fitxa honetan agertzen den landarearen izena Goroldioa da. Bere izen zientifikoa “Bryophyta”  (briofito) da. Landare mota hau briofito familiakoa dela esan dezakegu.
Bere itxurataz hitz egiten badugu goroldio mota asko daudela aipa dezakegu. Ez dauka berezko zurtoinik eta tamaina txikia du.
Goroldioak ez dauka hostorik.
Ugalketari dagokionez, goroldioak ez dauka lorerik. Esporak kapsuletan daude eta lurrera erortzen dira eta haizea eta euriaren laguntzarekin ugaldu egiten da.
Jarraian, bizitzeko behar dituen baldintzak aipatuko ditugu eta honetaz esan dezakegu, goroldioa leku hotz eta hezeetan  bizi dela.
Bukatzeko goroldioa bizi den ekosistema aipatuko dugu. Goroldioa edozein lekuan hazten da: etxeen teilatuan, arroka eta paretetan, zuhaitzen enborretan edo lurrean, beti ere leku hezea baldin bada.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 

Blogger news

Blogroll

About