TXANTXANGORRIA
Fitxa honetan agertzen den animaliaren izena Txantxangorria da. Bere izen zientifikoa Erithacus Rubecula da. Animalia hau Muscicapidae familiakoa dela esan dezakegu.
Sailkapenari dagokionez, hegaztia, belarjalea eta obiparoa da.
Itxura aipatzen badugu, bere bularraldeko eta aurpegiko lumak laranjak ditu, sabelaldea txuria eta hankak marroiak ditu. Mokoa eta begien kolorea beltza da.
Intsektu txikiz eta zizarez elikatzen da baina udazken eta neguan frutak ere jaten ditu.
Ugalketari dagokionez urtean bi edo hiru aldiz bost edo sei arrautza jartzen ditu. Kabia goroldioa, hosto eta lumekin egiten du.
Bukatzeko esan dezakegu Europa osoan zehar bizi dela.
0 comentarios:
Publicar un comentario